XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutuna idazten ipini ziren hirurak.

Doltzak, letrarik onena zuelako, idatzi egiten zuen.

Iulenek eta Aitzolek marrazki bana egin zuten.

Gutunean hauxe idatzi zuten:

Gu Doltza, Iulen eta Aitzol gara.

Zazpina urte ditugu.

Eakoak gara. Ea herri txiki eta polita da eta Bizkaian dago.

Gu hirurok lagun handiak gara, eta beste lagun batzu egin gura dugu.

Botila hau aurkitzen baduzu, idatzi guri gutun bat, eta horrela jakingo dugu zure berri eta lagun handiak izango gara.